SANSE – BURGOS CF (larunbata, 19:00)

Biharkorako Informazio baliagarria

Sanse eta Burgos CF-ek Reale Arenan jokatuko dute bihar, 19:00etatik aurrera. Lagunartekorako sarrera baduzu, hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Klikatu hemen eta gogoratu osasun-neurriak eta gomendioak

Ateen irekitzea

Reale Arenara sartzeko ateak 18:00etatik aurrera egongo dira zabalik, hau da, partida hasi baino ordubete lehenago. Joan garaiz, azken orduko pilaketak saihesteko eta aukeratu duzun eserlekua erraz aurkitzeko. Garrantzitsua da gogoratzea sarrera-tornuan ticketing-plataforman kudeatu duzun sarrera aurkeztu beharko duzula, ez zure bazkide-txartela.

Tabernetako zerbitzua

Jakinarazi zen bezala, 18:30ean Ekialdeko Tribunako erdiko hiru barrak irekiko dira, baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da (euro bat). Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean. Osasun agintariek, estadio barruan elikagairik ez kontsumitzea gomendatzen dute.

Bazkidearentzako arreta

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulegoa, Atano III. pilotalekuaren parean dagoena, martxan egongo da 17:00etatik aurrera, partida honen inguruan sortzen zaizun edozein zalantza edo kontsulta argitzeko. Bazkide ez bazara eta partidara joan nahi baduzu, eskatu zure sarrera leihatil hauetan (sarrera: 10 euro).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!