Beste une pozgarri bat iritsi da familia txuri urdinarentzat. Gaur arratsaldetik aurrera, 16.000 lagunek baino gehiagok zapalduko dute berriro Reale Arena Errege Koparekin argazkia ateratzeko. Asteburu honetan eta hurrengoan milaka eta milaka errealzaleen nahia beteko da, osasun eta mugikortasun arrazoiengatik ezin izan baitute trofeo hau gertutik ikusi.
Harrera bikaina izan da, eta dagoeneko itxi dira zaleek ekintza honetan parte hartzeko antolatutako txanda guztiak. Taldeak (guztira, 3900) 16:00etan hasiko dira. Pilaketak saihesteko eta araudia betetzeko, taldeak gehienez sei pertsonakoak izango dira, eta prebentzio-neurriak hartuko dira bi asteburuetan.
Denboraldia amaitu ondoren Reale Arenan areagotuko diren egokitze-lanek zaildu egiten dute ekintza hau maiatzaren 30etik aurrera luzatzea, orduan ixten baita ekintza. Hurrengo egunetan Kopa gure bazkide eta zale guztiei berriro gerturatzea ahalbidetuko duten formulak bilatzen ari da kluba.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin