20-21 denboraldia

Emakumezkoen lehen taldeko staff teknikoa

Natalia Arroyo entrenatzaile berriak bere talde teknikoa osatu du, azken denboraldietako muina mantenduz. Iñaki Goikoetxea; bigarren entrenatzailea eta Ander Ruiz; atezainen entrenatzailea, taldeko egituran jarraitzen dute Andres Gonzalez prestatzaile fisiko berriarek batera. Talde tekniko berria honakoa izango da:

Entrenatzailea: Natalia Arroyo

Bigarren entrenatzailea: Iñaki Goikoetxea

Atezainen entrenatzailea: Ander Ruiz

Prestatzaile fisikoa: Andres Gonzalez

Analista: Eneritz Lizaso

Unitatearen eta emozioaren arduraduna: Jon Berastegi


ANDRES GONZALEZ 

Ourensen jaioa orain dela 30 urte, Kataluniako harrobiko futbol selekzioan eta CF Badalona jubenil taldean aritu da 2017ko denboralditik prestatzaile fisiko gisa.


Esker ona Iker Dominguezi 

Iker Dominguezek, azken bi urteetako prestatzaile fisikoak, ez du talde txuri-urdinean jarraituko. Realak gure klubean egindako egonaldi osoan erakutsi duen konpromisoa eta dedikazioa eskertu nahi dio, eta aldi berean, bere etorkizun pertsonal eta profesional berrirako onena opa dio.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!