Realak eta Jon Guridik akordioa lortu dute azpeitiarraren kontratua 2023-24 denboraldiko amaiera arte berritzeko. Erdilariak, Jokin Aperribay presidentearekin eta Roberto Olabe futbol zuzendariarekin batera, kontratu berria sinatu du gaur eguerdian Reale Arenako bulegoetan.
Guridik Real Sociedad TVrekin hitz egin du eta "kontratua bi urtez berritzeagatik oso pozik nago. Txikitatik dudan ametsa da eta oso harro nago hemen jarraitzeaz", esan du. "Iaz oso polita izan zen, Europa Leaguearekin, Kopa irabaziz, Superkopan paper ona lortuz... Aurtengoa ilusio handiko urtea izango da eta ikusleekin harmailetan, are politagoa”, amaitu du denboraldi berriari buruz hizketan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin