Igor Zubeldiari begiek distira egiten diote Azkoitiaz hitz egiten duen bakoitzean. Eta, gainera, bere herria denboraldi honetako posterraren hondoko irudia bada, bere ilusioa biderkatu egiten da. Hala egiaztatu ahal izan genuen atzo, herriko udaletxean, 24-25 posterraren aurkezpena zela eta (maskulinoa eta femeninoa). "Duela 7 urte ilusio handia egin zidan nire lehen posterrean irteteak, pentsa ezazu honetan", aitortu zuen.
Atzo arratsaldean, Azkoitiko udaletxean, ekitaldi instituzional bat egin zen 24-25 posterra (gizonezkoena eta emakumezkoena) kaleratu dela ospatzeko. Igor Zubeldia, bertakoa dena eta gizonezkoen taldeko kapitainetako bat, eta Nerea Eizagirre, emakumezkoen taldeko kapitaina, bertan izan ziren.
Angel Oyarzun, Klubeko presidenteordea, Xabi Prieto, mitoa eta Klubeko ordezkari instituzionala, eta Aitor Diaz de Mendibil, kontseilari ohia, ere Realaren ordezkari izan ziren. Udalaren aldetik Ana Azkoitia alkateak eta Igor Isuskiza eta Juan Bautista Mendizabal zinegotziek parte hartu zuten . Ekitaldi oso berezia izan zen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin