Realzale Programaren itxiera egin ondoren, hona hemen 2021. urteko balantzea. Guztira, 570.000 puntu batu ziren programa honetan eta 16.000 bazkide baino gehiagok puntuak lortu zituzten aurreko urtean zehar. Gainera, amaitu berri den urte honetan, 2.105 bazkide estreinatu ziren Realzale Programan.
Itxiera prozesatu ondoren, otsailaren lehen hamabostaldian, posta elektroniko bidez, itzulketaren xehetasun guztiak jakinaraziko zaizkie kuotatik deskontatzeko aukera automatikoa aukeratu duten bazkide eta RS Fan-i. Hurrengo itxierarako puntuak pilatzea erabaki baduzu, zure Realzale Programako kontuan ere ikusiko duzu.
Bi milioi puntu baino gehiago
2017. urtearen amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 2.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu ekimen honetan konfiantza jarri duten 27.000 realzaleen artean. Hau ez litzateke posible izango gure hamahiru marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Bidaiak, Vasa, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Montte, Chillida Leku eta IBK Bike.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin