Hemen da jada Realak datorren denboraldirako duen lehen ekipamendua. Europan bosgarrenez jarraian jokatzeko jantziko dugun kamiseta txuri-urdina lehen taldeak Tokion estreinatu duen une berean kaleratu da. Dagoeneko eskuragarri dago gure online dendan, Reale Arenako dendan eta Donostiako Elkano kalean dagoen establezimenduan.
“Gure sustraiei esker gara garena”. Mikel Oyarzabal kapitainak aurkezpen bideoan esandako hitzak dira, eta gure jatorria omentzen dute. 24-25 denboraldirako lehen ekipamenduak XX. mendearen lehen erdiko kamiseten omenez atera dira; izan ere, retro estilo argia du, zerrenda urdin zabal eta polo erako eta vintage itxurako lepo nabarmenekin eta garai hartako uniformeak gogora ekartzen dituzten lokarriekin.
Ekipamendu berriaren ezaugarriak
Lehen ekipamenduak hainbat berrikuntza ditu. Gure nortasuna errespetatuta, kamisetak soluzio grafiko berritzaileak eskaintzen ditu. Alde batetik, marra urdinak nabarmentzen dira, iazkoak baino zabalagoak baitira, bai eta polo motako lepoa eta ezkutu brodatua ere. Atzealdean ikurrina, nola ez. Ekipamendua osatzeko, berriz, praka motz zuriak eta zerrenda horizontal urdin eta zuriak dituen galtzerdiak.
Slim Fit kamisetak batez ere Eco Softlockez eginda daude, eta bizkarrean Eco Micromesh panel bat izango dute, Eco Meshezko zatiak txertatuta, gutxi pisatzeko eta erabat transpiragarriak izateko.
'Home’ ekipamendu berria Eco Fabricez eginda dago. Plastiko birziklatutik eratorritako eta Global Recycled Standarden arabera ziurtatutako poliesterrezko materiala da. Macronek eta Realak jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin duten konpromisoaren berrespena.









