Epea itxita, eskerrik asko parte hartzeagatik
Asteburu honetan berriro hunkitu gara gure Aitor Zabaleta maitearen hilketaren 20. urtea gogoratuz. Urteurren bat gehiagoz, txuri urdin familiak beren omenez egin zituen keinuak ugariak izan ziren, bai Anoeta Estadio barruan bai kanpoan.
Detaile hunkigarrienetako bat atzoko partida baino lehen gertatu zen. Zorigaiztoko abenduaren 8 horren ondorengo egunetan gertatu zen moduan, Realeko jokalariak Aitorren kamiseta batekin zelairatu ziren, bizkarrean 20. urteurrenaren aipamenarekin.
Partidaren ostean, talde txuri urdina harmailara hurbildu zen kamiseta hauek oparitzeko. Oroipen kalkulaezina kamiseta horiek bere eskuekin jasotzeko ohorea izan zuten pertsona haientzat.
Izena eman ezazu eta kamiseta bat lortu ahal izango duzu
Izena eman ezazu eta kamiseta bat lortu ahal izango duzu
Oraindik oroitzapenezko kamiseta hauetako bat lortzeko aukera duzu. Realzale App edo gure webearen bitartez izena eman duten bazkide guztien artean lehen taldeak sinatutako Aitor Zabaletaren bi kamiseta zozkatuko dira.
Bi kamiseten zozketa datorren abenduaren 18an burutuko da. Beraz, 2017ko otsailaren 2tik datorren 2018ko abenduaren 17ra bitartean realsociedad.eus-en edo Realzale App-ean izena eman duten bazkide guztiak sartuko dira zozketan.
Bazkidea bazara eta oraindik bazkide izatearen abantailak edukitzeko erregistratu ez bazara, bakzide gisa identifikatu zaitez ‘profil’ izeneko erlaitzean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin