KOMUNIKATU OFIZIALA

Akordioa Deportivo Alavesen joka dezan

Vídeo

Realak eta Deportivo Alavesek akordioa lortu dute Andoni Gorosabelek talde gasteiztarrean joka dezan.

Realak eskerrak eman nahi dizkio Andoniri klubean eman dituen urteetan erakutsitako konpromiso, dedikazio eta profesionaltasunagatik, eta bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako onena opa dio.

Andoni 13 urterekin iritsi zen Zubietara, kadete mailako taldean sartu eta gero. Kategoriak igotzen joan zen eta, Beasainen eta Real Unionen utzita jokatu ondoren, lehen taldean debuta egiteko aukera iritsi zitzaion, 17-18 denboraldian, Eusebio Sacristanen eskutik. Estreinaldi hartatik, Ciutat de Valencian, arrasatearrak 146 partida jokatu ditu guztira txuri-urdin bezala. Konpromisoaren eta eskuzabaltasunaren adibide, "Goros" jokalari garrantzitsua izan da taldeak azken bost urteetan lortutako arrakastetan. Beti geratuko da historian La Cartujako Kopako finalean hasierako hamaikakoan egon zen jokalari bezala. Eskerrik asko guztiagatik, Andoni. Onena opa dizugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!