Uztailak 24, REALE ARENAN (19:00etan)

Alavesen aurkako lagunarterako izen-ematea zabalik

Izena emateko epea ostiralean amaituko da, sakatu HEMEN

Jada, eskura duzu Realak eta Alavesek uztailaren 24an Reale Arenan jokatuko duten lagunarteko partidarako sarrera eskatzeko formularioa. Duela hamasei hilabetetik, publikoa duen lehen partida izango da. Gure bazkideak bakarrik sartu ahal izango dira.

Publikoaren itzulera hori dagoen osasun-protokoloaren mende egongo da uneoro, eta, beraz, gehieneko edukiera agintariek indarrean duten araudiaren mende egongo da beti.

Sarreraren eskaera

Bazkide bakoitzak sarrera bat eskatu ahal izango du webgune ofizialaren bidez. Formularioa hilaren 21ean itxiko da, 12:00etan. Sarrera kopuruaren banaketa, unean baimendutako edukieraren araberakoa izango da.

Uztailaren 21ean eskaerak gehienezko edukiera gainditzen badu, zozketa egingo da. Hilaren 21ean bertan, 16:00etan, emaitzak jakinaraziko dira. Zozkatu beharreko sarreren kopurua agintariek zehaztutako edukieraren araberakoa izango da.

Lehen lagunarteko honetarako sarrera bat egokitzen bazaizu, gainerako bi lagunartekoei begira kontuan hartuko da. Hau da, hiru partida hauetako batentzako aldez aurretik izena eman duten eta etorri nahi izan duten bazkide guztiak bertaratu badira bakarrik errepikatu ahal izango duzu.

Nola banatuko da edukiera?

Estadioko tribuna guztiak egokituko dira, tribuna nagusia eta harmaila bisitaria izan ezik, obrek eragindako eraginagatik. Bazkideak ezin izango dira beren ohiko eserlekuan eseri, sarreren plataforman aukeratu duten tokian baizik.

KLIKATU HEMEN OSASUN-NEURRIAK ETA GOMENDIOAK IRAKURTZEKO

Noiz aktibatuko da gainerako bi lagunartekoentzako izen-ematea? Egun hauetan aktibatuko da Reale Arenan jokatuko diren bi lagunartekoen izena emateko formularioa.

Real Sociedad – AS Monaco (uztailak 28, 18:00etan): formularioa uztailaren 21ean aktibatuko da, 12:00etan.

Sanse – Burgos CF (uztailak 31, 19:00etan): formularioa uztailaren 26an aktibatuko da, 12:00etan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!