ARGI MOSAIKOA PARTIDA AURRETIK

Argiztatu dezagun Anoeta

Vídeo

Anoetak gure zaleen indarrarekin berriro distira egitea nahi dugu. Sevilla FCren aurkako partida hasi aurretik, IZAROren emanaldian, realzale guztiak gonbidatzen ditugu estadioko harmailak argi-mosaiko handi bihurtuko dituen ekimen honetan parte hartzera. Esperientzia honen parte izateko, telefono mugikorra izatea eta urrats erraz batzuk jarraitzea besterik ez duzu beharko.

Nola parte hartu argi-mosaikoan?

  • Adi egon bideomarkagailuei. Partida hasi aurretik, jarraitu estadioko pantailetan agertuko diren argibideei.
  • Eskaneatu zure eserlekuko QR kodea. Erabili telefono mugikorraren kamera zure eserlekuan dagoen QR kodea eskaneatzeko.
  • Sakatu «Parte hartu». Kodea eskaneatu ondoren, sartu esperientzian eta sakatu pantailan agertuko den parte hartzeko botoia.
  • Prestatu atzerako kontaketa egiteko. Bideomarkagailuetan atzerako kontaketa agertuko da, ikuskizunaren hasiera iragartzeko.
  • Altxatu mugikorra. Une hori iristen denean, altxatu telefonoa, pantaila joko-zelairantz begira duzula.
  • Izan ikuskizunaren parte. Zure mugikorra argiztatuko da, eta gainerako zaleen gailuekin batera, Anoetako harmailetan argi-mosaiko handi bat sortzen lagunduko du.

Elkarrekin bizitzeko esperientzia

Mugikor bakoitza mosaiko kolektibo honen funtsezko pieza izango da. Realzale guztien parte-hartzeari esker, irudi berezi bat sortuko dugu harmailetan, eta partidaren aurreko uneak taldearen eta zaleen arteko batasunaren erakusgarri bihurtuko ditugu.

Zure eserlekura garaiz iristea, telefono mugikorra prest izatea eta bideomarkagailuetako argibideak jarraitzea gomendatzen dizugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!