REAL SOCIEDAD - SEVILLA (IGANDEA 29, 21:00)

Iganderako informazio erabilgarria

Hona hemen igande honetan, azaroaren 29an, Anoetan Realaren eta Sevilla FCren artean jokatuko den partidari buruzko informazio erabilgarri guztia (21:00etan):

Izaroren emanaldia

Partidaren atarian, Izaro abeslariak musika emanaldia eskainiko du, tratu txarrak jasan dituzten emakume guztiak omentzeko. Emanaldia Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira egingo da. Egun hori aste honetan bertan ospatu da, azaroaren 25ean.

Mosaikoa telefono mugikorrarekin

Izaroren emanaldian, Anoetak gure zaleen indarrarekin berriro distira egitea nahi dugu. Sevilla FCren aurkako partida hasi aurretik, realzale guztiak gonbidatzen ditugu estadioko harmailak argi-mosaiko handi bihurtuko dituen ekimen honetan parte hartzera. Esperientzia honen parte izateko, telefono mugikorra izatea eta urrats erraz batzuk jarraitzea besterik ez duzu beharko.

Nola parte hartu argi-mosaikoan?

  • Adi egon bideomarkagailuei. Partida hasi aurretik, jarraitu estadioko pantailetan agertuko diren argibideei.
  • Eskaneatu zure eserlekuko QR kodea. Erabili telefono mugikorraren kamera zure eserlekuan dagoen QR kodea eskaneatzeko.
  • Sakatu «Parte hartu». Kodea eskaneatu ondoren, sartu esperientzian eta sakatu pantailan agertuko den parte hartzeko botoia.
  • Prestatu atzerako kontaketa egiteko. Bideomarkagailuetan atzerako kontaketa agertuko da, ikuskizunaren hasiera iragartzeko.
  • Altxatu mugikorra. Une hori iristen denean, altxatu telefonoa, pantaila joko-zelairantz begira duzula.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenen atondo berria ireki dela gogorarazten dugu. Topoaren erabiltzaileek mugitzeko aukera berri bat izango dute, partida honetatik aurrera martxan jarriko dena.

Euskotrenen atondo berria duela gutxi ireki denez, partida amaitzean trena hartu nahi duten norabidearen arabera, Topoaren erabiltzaileek honako hauek hartu beharko dituzte kontuan:

  • Hendaiarako noranzkoan Topoa hartu nahi dutenek atondo berriko sarreratik sartu beharko dute nasetara. Partiden irteeretan, sarbide hori lurraldearen ekialderantz doazen bidaiarientzat soilik egongo da erreserbatuta.
  • Lasarte-Oriara doazen trenak hartu nahi dituztenek atondo zaharreko sarrera nagusitik sartu beharko dute nasetara.
  • Zumaiarako noranzkoan trena hartuko duten erabiltzaileek atondo zaharreko Gasca aldeko sarbidea erabili beharko dute.

Normalean, Realaren partidarik ez dagoenean, atondo zaharra itxita egongo da, berritze-lanak direla eta. Realak jokatzen duenean edo Anoeta inguruan jende asko biltzen duten ekitaldiak antolatzen direnean, terminal zaharra ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da, eta amaitu eta bi ordura arte egongo da zabalik.

Euskotrenek zein Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotreni buruzko informazio gehiago (HEMEN)

Donostiabusi buruzko informazio gehiago (HEMEN)

Topagune bikoitza 8. eta 13. ateetan

Joan den denboraldiko arrakastaren ondoren, aurten ere 'Topagunea' izango dugu, Anoetako partidaren atariko giroa berotzeko txokorik onena. Datorren igandean, Levanteren bisita dela eta, 19:00etatik 22:00etara egongo da martxan.

Igande honetan, Topagunea bi tokitan egongo da: 8. atearen ondoan, Keler Espaziorako sarbidearen inguruan, eta 13. atean, hegoaldeko zabalgunean. Gure zaleek zuzeneko musikarekin, janaria eta edaria eskainiko duten food truck-ekin eta bestelako eskaintzekin giroa berotzeko aukera izango dute.

8. atean garagardo-banatzaileak baino ez dira egongo, baina 19:00etatik 20:00etara, 2x1 eskaintza izango da Keler garagardoetan.

'Zalegunea'k aurrera jarraitzen du

Estadioko tabernen eskaintza gune berrietara zabaldu da. Datorren igandeko partidarako, honako hauek izango dira:

  • Familia Tribuna: Bakerboyz (gozokiak) eta Telepizza.
  • Ekialdeko Tribuna: Doña Chepina (Mexikoko janaria), DG&FE (Argentinako sukaldaritza) eta Goxoa (hot dogak).
  • Hegoaldeko Tribuna: Ibaia Kebab, L’Vecchia (pizzak) eta Bizargorri (ogitartekoak).
  • Tribuna Nagusia: Perro (hot dogak) eta Burguessia (hanburgesak).

Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming (Keler Espazioa)

Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming 19:00etatik 00:00etara egongo dira martxan. Partida pantaila erraldoian ikusi ahal izango da. Gunea 00:00ak arte egongo da zabalik.

Denda eta tabernen zerbitzua

Anoetako denda 18:30etik 21:00etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak 20:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Anoetako leihatila

Anoetako bazkideentzako arreta-bulegoaren ondoan, Atano III.a pilotalekuaren parean, dauden leihatilak 19:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik, sarrerak saltzeko.

NFC txartela (2026/27 denboraldia)

Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berri bat. Denboraldi berriko NFC txartela deskargatzeko eskuragarri dago dagoeneko.

Igande honetan erabili ahal izango duzu Anoetarako sarbidea arintzeko. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko diru-zorro digitalean (wallet) gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu. Beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango. Estadioko ateak 17:30ean irekiko dira.

Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen, denboraldi honi dagokiona berriro deskargatu beharko duzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN.

Txartelen lagapenak

Gogoratu, partidara joaterik ez baduzu, zure bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati (senide bati, lagun bati edo nahi duzunari) laga diezaiokezula.

Bi eragiketa horietako edozein egiteko, aurretik zure erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, kudeaketa 20:00ak baino lehen egin beharko duzu.

Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideei.

Hiri-autobusak partidaren ondoren

Partida amaitzean, segurtasun-arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza trafikoarentzat 15 minutuz itxita egongo dela jakinarazi digute. Hiri-autobusen erabiltzaileei pazientzia izatea eskatzen zaie.

Probintziatik datozen autobusak

Joan den denboraldian prestatutako guneak mantenduko dira, bai estadiora iristeko, bai bertatik irteteko. Gune horiek Illunbe ordezkatzen dute eta sarbide-zailtasunak murrizten dituzte.

Hainbat aukera aztertu ondoren, honako kokapen hauek dira bideragarriak:

  • Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako noranzkoan): 13 autobus.
  • Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako noranzkoan): 13 autobus.
  • Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberetarako noranzkoan): 10 autobus.
  • Anoetako eraztunaren barrualdea: 9 autobus.
  • Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako noranzkoan): 16 autobus (aparkatzeko soilik).

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean dagoen eta IBK Bikek babestutako bizikleta eta patineteentzako aparkalekua 20:00etatik partida amaitu eta ordu erdira arte egongo da erabilgarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!