#RSFanExperience

Arrakasta 3x3 Txapelketan

Vídeo

Gure zaleek egun polita pasa zuten atzo. Emaitzak ez zuen lagundu baina primeran pasatzeko aukera izan zuten #RSFanExperience iniziatibari esker. Harrera bikaina izan zuen ekintzetako bat 3x3 Txapelketa izan zen, Realak antolatu duen futbol txapelketa berria, adin guztietarako (benjaminetik helduetara) zuzenduta dagoena, kalean kirola bultzatzeko asmoz. Bere estreinaldia ezin hobea izan zen.

Txapelketa goizeko 10:00etan hasi zen 30 taldeen partaidetzarekin. Goizeko jardunaldia amaitu ostean, arratsaldeko 16:00etan gainontzeko partidak jokatu ziren eta 18:00etan finalen txanda izan zen. Txapeldunek (‘Agirretxe’, ‘Xabi Prieto’, ‘Txapeldunak’, ‘KixiJon’ eta ‘Sinlouki’ taldeak) Realeko diru-zorro bat eta Zubietan esperientzia berezi bat eraman zuten sari gisa.

Txapelketaz gain, zaleek jardunaldi atsegina pasa zuten beste ekintzei esker. Eguerdiko 12:00etan, Anoetako erabilera anitzeko aretoan, doako Yoga klasea eman zen. Gainera, museoko ate irekiak, fut-voleya, 1x1 futbola… antolatu ziren. Zaleek abesteko eta dantzatzeko aukera izan zuten ere musika zuzeneko kontzertuarekin, baina euriaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen. Zaleek taldeari harrera egin zioten estadiora autobusean iristean. Behin ere, ez zuten huts egin. Dudarik gabe, esperientzia polita izan zen zale txuri-urdinentzat.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!