Atletismo sailaren arrakasta

Asteburu bikaina

Adrian Rocandio txuri urdinak 4x400 metroko frogako lehen buelta osatu zuen Gävlen (Suedia) ospatu zen Europako 23 urte azpiko txapelketan Espainiako selekzioarekin batera. Finalaurrekoan eta finalean bertan osatu zuen, eta taldeak bosgarren postua lortu zuen lasterketa lehiatsu batean. 

Atleta realzaleak egun batzuk lehenago Espainiako 23 urte azpiko 400 metroko txapelduna izatera eraman zuen talentua erakutsi zuen eta maila handia frogatu zuen. 3:07:62-ko denbora osatu zuten finalean.

Aste honetan Aitor Urkia mailu-jaurtitzailearen txanda izango da, Borasen (Suedia) ospatuko den Europako 20 urte azpiko txapelketan.

Euskadiko txapelketa

Bestetik, Durangok Euskadiko txapelketa absolutua jaso zuen asteburuan. Hitzordu garrantzitsu honetan, non Espainiako Federazioen Txapelketan Euskadi zein selekziok ordezkatuko zuen erabakiko zen, atleta realistek sei urre eta lau zilar bildu zituzten.

Jauzi hirukoitzan, Eneko Carrascalek (urrea) eta Iñigo Uribarrenek (zilarra) bikote interesgarria osatu zuten eta denboraldiko sentsazioak hobetu zituzten. Beste txapeldunak Istar Dapena (pertika), Servando Rivas (mailua), Igor Legarda (luzera), Javier Mariscal (200) eta Iñigo Rodríguez (400 metro hesidunak) izan ziren. Zilarrezko dominak Carlos Ciden (altuera), Pablo Ciden (110 metro hesidunak) eta Ibai Serranoren (400) eskutik iritsi ziren. 

Gainera, Octavian Mihail Romanescu 100 metrotako finaleko azkarrena izan zen baina ezin izan zuen podiumera igo kanpotarra izateagatik. 



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!