Parte hartu

Bi urte ikaragarri, bi opari handi

VĂ­deo

Lehiaketa amaitu da

Mikel Oyarzabal handia egin da. Hemendik egun batzuetara bi urte egingo ditu Realean hasi zenetik. Urriaren 25ean gertatu zen, Valentziako Ciutat Estadioan, eta harrez gero urrats itzelak eman ditu etengabe, gorenera jotzen duen bidean.

Lehen taldean kontsolidatzea, maite duen taldearekin berritzea, Espainiako selekzioaren deia, asistentziak eta golak, heldutasunera iristea nahiz eta oso ohikoa ez izan bere gaztetasuna kontuan izanda,
20 urte baino ez ditu eta, txuri-urdin ezkertiarra Zubietako harrobi ugariko bitxietako bat da jada.

Realak eta Mikelek arrazoi asko dituzte ospatzeko. Eta, nola ez, zurekin partekatu nahi dute hain berezia den ospakizun hau. Horregatik, lehiaketa bikoitza jarri da martxan, Mikelek eskainitako bi elastiko irabazi ahal izateko.

Lehiaketak gure webgunean eta Facebooken

Parte hartzeko dinamika erraza da, lehiaketa bietako edozeinetan. Alde batetik, urriaren 25a baino lehen gure webgune ofizialean izena eman duten guztien artean (aurretik izena emanda duten pertsonak ere sartzen dira) Mikelek eskainitako lehen ekipamenduko elastiko bat zozketatuko da.

Modu berean, antzeko lehiaketa bat aktibatu da Facebooken dugun kontu ofizialean (Real Sociedad). Hemen ere, urriaren 25a baino lehen lehiaketa honen gaineko iragarkietan “atsegin dut” markatzen duten pertsona guztien artean bigarren ekipamenduko elastiko bat zozketatuko da. Elastiko hori ere “18” txuri urdinak eskainitakoa izango da.

Bere debutaren egunera iritsita, Realak lehiaketa bietako irabazleekin jarriko da harremanetan. Ospatu Mikelekin berak bizi dituen bi urte ikaragarri horiek, eta eraman bi opari handietako bat. Eman izena gure webgunean eta markatu “atsegin dut” Facebooken , lehiaketan parte hartzeko.

Lege oinarriak web orrialdeko lehiaketarako

Lege oinarriak Facebookeko lehiaketarako

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!