REAL SOCIEDAD-SEVILLA FC (IGANDEA, 18:30)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Sevilla FC-en arteko partidako informazio erabilgarria (18:30):

Musika zuzenean Keler Espazioan

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 16etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan. Zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste talde baten emanaldiarekin: Janus Lester. Kontzertua 17:00ean hasiko da. Atsedenaldian estadio barruan arituko da.

Food trucks eta musika estadioaren inguruan

Askok ez dugu abuztura arte elkar ikusiko. Hori dela eta, jaia ez da mugatuko zelai barruan gertatzen denera. Partida hasi baino lehen, 16:00etatik aurrera, hego-ekialdean dagoen zabalgunea izango da gure zaleen topagunea.

Bertan hainbat food trucks eta karpa aurkituko ditugu, janari eta edariarekin, DJ batek festa berotzen duen bitartean. Harmailetako gure lagun eta ‘bizilagunei’ agur esateko modurik onena. Zelai barruan ere, atsedenaldian, emanaldi sorpresa bat izango da.

Partida osteko ospakizunak amaitzen direnean (beheko lerroetan zehaztuko ditugu), jaia 23:30ak arte luzatu ahal izango da Fan Zone bertan (partida jokatu bitartean Fan Zone itxita egongo da).

Aldez aurretik etorri

Atari zirraragarriaz gozatzeko eta, gainera, sarbideetan azken orduko pilaketak saihesteko, garaiz etortzea gomendatzen dizugu.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 16etatik 20etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 17:30etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!