Atletismoa

Bost domina Getafen

Realeko atleten lan bikaina Getafen jokatutako Espainiako Txapelketan. Bost izan dira taldeak lortutako dominak

Urrea:
Odei Jainaga xabalina jaurtiketan, 79,54 metrorekin.

Zilarra:
4x400 erreleboa (Asier Fernandez, Javier Mariscal, Adrian Rocandio eta Itoitz Rodriguez). Taldeko, Gipuzkoako eta Euskadiko errekorra lortu zuten (3:09.03).

Brontzeak:
Tessy Ebosele, 6,61 metrorekin luzera jauzian, euskal errekorra berdindu zuen eta munduko liderra da 20 urtez azpikoen mailan.
Tessy Ebosele jauzi hirukoitzean 13,36 metrorekin.
4x100 erreleboa (Ibai Fernández, John Cabang, Alberto Muñoz eta Aimar Arreitunandia) 41.07rekin.

Orain, Espainiako Txapelketa honen ostean, Odei Jainagari dagokio ranking olinpikoaren zain egotea, Tokioko Joko Olinpikoetara joango den ikusteko. Garaipenari esker, puntu asko lortuko ditu, baina hurrengo egunetan jakingo da ea txapelketa honetan parte hartzeko txartela lortzen duen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!