LARUNBATETIK ASTELEHENERA ZUBIETAN

Bueltan da Nazioarteko Txapelketa

Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XXXVI. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Bi urteko geldialdiaren ondoren, apirilaren 16tik, larunbata 18ra, klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.
Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 16, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira.
Real Madrid, Real Betis, Celta de Vigo, Deportivo de La Coruña eta CA Osasuna bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, Vasconiak eta Kostkasek aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.
Ohi bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne.


Zuzeneko partidak eta emaitzak
Real Sociedad TVk Youtubeko bere kanaletik zuzenean eskainiko ditu larunbatean eta igandean z4an jokatuko diren multzoen faseko partida guztiak. Halaber, asteleheneko bi finalak RSTVk emango ditu.
Txapelketan zehar, sare sozialetan argitaratuko ditugu txapelketaren emaitza guztiak. Egunaren amaieran, partiden emaitzak eta egutegia kontsultatu ahal izango dira webgune ofizialean.

Hitzaldiak
Nazioarteko Txapelketaren ospakizuna aprobetxatuz, parte hartzen duten klubetako arduradun teknikoek prestakuntza-hitzaldiak emango dituzte. Bertan, parte hartzen duten klubetako teknikariek euren klubetan egiten duten lan moduari buruz hitz egingo dute. Reale Arenan izango dira ostiralean, arratsaldeko ordutegian (17: 00-19:30). Hitzaldietara joateko bete ondoko estekan agertzen den formularioa: FORMULARIOA

Zubietara sartzeko gomendioak
Zubietan jende asko espero denez, honako neurri hauek hartuko dira ibilgailuak instalazio errealistetara sartzeko:
Ibilgailuen sarbide guztiak Zubietako goiko sarreratik egingo dira (Z7).
Zubietako beheko sarrera ezingo da erabili, ez auto ez oinezkoentzat.
Zubietara doan errepidea itxita egongo da Mercabugatiko gasolindegiko biribilgunetik hipodromorako noranzkoan.

Akreditazioak

Akreditazioa nahi duten komunikabideek [email protected]

helbidera mezu bat bidaliz eska dezakete.

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!