Gutxiago geratzen da Realaren Nazioarteko XXXVIII. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Martxoaren 30etik apirilaren 1era klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.
Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 30, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira.
Real Madrid, Celta de Vigo, UD Las Palmas eta CA Osasuna bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, Billabonak eta Valvanerak aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin