Gizonezkoen lehen taldeak, LaLigako protokoloak ezartzen duen bezala, gaur goizean egin ditu COVID-19 gaitza atzemateko probak. Froga hauetan ez da positivo berririk azaldu. Talde txuri-urdinak, futbolarien osasuna zaintzeko asmoz, COVID-19 gaitza atzemateko probak egin dizkie bere futbolariei oporraldian. Proba horiek hamar kasu positiboren emaitza eman dute. Positibo eman zuten unetik, futbolariak isolatuta daude beren etxeetan, osasun-protokoloak ezartzen duen bezala.
Sansek ere igaro ditu COVID-19 gaitza detektatzeko probak, eta ez da kasu berririk azaldu. Oporraldian egindako frogetan zazpi positivo azaldu dira. Guztiak isolatuta daude beren etxeetan.
Agerraldi telematikoak
Pandemiaren egungo egoera dela eta, eta gure kirolarien, langileen eta kanpoko profesionalen osasuna zaintze aldera, abenduaren 29tik (asteazkena) aurrera taldeko kideen agerraldi guztiak (prentsaurrekoak, elkarrizketak, etab.) modu telematikoan egingo dira. Espero dugu neurri horiek ahalik eta gutxien luzatzea eta lehenbailehen normaltasunera itzultzea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin