REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (IGANDEA, 12:00 - REALE ARENA)

Derbiaren bila

Vídeo

Realak Athletic Club talde bizkaitarra hartuko du etxean igande honetan, 12:00etan, Reale Arena bezalako agertoki ezinhobean. 

Derbi baten erakargarritasunaren garrantziaz jakitun dira txuri-urdinak, hori dela eta, partidaren bila atera nahi dute lehen minututik. Levante UD taldearen aurkako neurketaren ondoren, donostiarrek berriro ere garaipena dastatu nahi dute eta badakite, beren helburua lortzeko, egindako akatsak zuzendu beharko dituztela. Derbiaren berezitasunak burubelarri jardutera bultzatu ditu aste osoan zehar eta badakite igandean jokoan egongo denaren garrantzia nolakoa den ez baita norgehiagoka huts bat.

Athletic Clubek, berriz, garaipena behar du jaitsiera-postuetatik urruntzeko eta kontraerasoan jolasten saiatuko dira, gure defentsen bizkarra bilatzen saiatuz.

Zatoz Reale Arenara txuri-urdinak babestera!

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!