Espainiako atletismo txapelketa

Dominen bila

Atletismo saileko 17 kirolari lehiatuko dira asteburu honetan Madrilgo lau pistetan izango den Espainiako Txapelketan. Reala izango da ordezkari gehien izango dituen taldeetako bat, eta horietako askok amaiera emango diote Madrilen denboraldi labur eta arraro honi.
Taldeko atleta batzuen helburua podiumera igotzea izango da.

Odei Jainaga da faborito nagusia xabalinan, joan den asteburuan Espainiako errekorra (84,10 metro) hobetu ondoren. Istar Dapenak (pertika jauzian) eta Gen Esteban San Millan-ek (400) aukerak dituzte. Era berean, bi erreleboek (4x100 eta 4x400) dominak lortu nahi dituzte.
Aipatutakoez gain, Alberto Muñoz (200 eta 4x100), Ander Uranga (Tolosa, 4x100), Adrian Rocandio (400 eta 4x400), Ibai Serrano (400 eta 4x400), Unai Mena (4x400), David de Blas (800), Jorge Torre (1.500), David Lorenzo (1.500), Mario Sillero (10.000 metro martxa), Javier Donés (110 metro hesiak eta 4x100), Javier Colomo (110 metro hesiak), Asier San Sebastián (luzera eta jauzi hirukoitza), Eneko Carrascal (jauzi hirukoitza), Iñigo Uribarren (jauzi hirukoitza) eta Aitor Urkia (mailua) Espainiako Txapelketan egongo dira.  

Arrospide

Sei hilabeteko etenaldiaren ondoren, Iraitz Arrospidek test polita izango duIpar Irlandan izango den maratoi erdian (Amtrim Coast Half Marathon).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!