Erreserbatu zure sarrera edo Halcon Bidaiaken pack-a

Eindhovenera etorriko zara?

 Eindhovenen jokatuko dugun Europa Leagueko lehen jardunaldirako 1.066 sarrerak honela banatu dira:

- 916 sarrera gure bazkideentzat izango dira.
- 150 sarrera Halcon Bidaiaken salduko dira gure babeslearen bidaia pack-aren barruan. Gure bazkideentzat ere izango dira.

Sarrerek 30 euroko prezio bakarra izango dute. Bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat. Eskaerak egiteko epea igandean itxiko da, 23:59an, edo kupoa agortzen denean. Inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Jada sarrera erreserbatu dezakezu (sakatu HEMEN)

- Gure webgunearen bidezko 916 sarrerak gaur, hilak 9, eta irailaren 12an, 23:59an, bitartean eskatu beharko dira (lehenago kupoa agortzen ez bada).

- Gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango dira formulario bakoitzeko. Eskatzaileak bazkidea izan beharko du, eta bazkidearen ID-a, izena, abizenak, NANa eta telefono-zenbakia sartu beharko ditu.

- Bazkideak partidara lagun batekin joan nahi badu (ez du nahitaez bazkide izan behar), haren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.

- Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira astelehenean, hilak 13, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.

Izena emateko epea amaitu da

Herbehereetako eta Philips Stadiumerako sarbiderako osasun-araudia

Herbehereetako Gobernuaren osasun-araudiak ezartzen duenez, gure lurraldetik (alerta horian dagoena) bidaiatzen duen pertsona orok bere 'Pasaporte COVID' a izan beharko du eta herrialde horretako neurriak eta aholkuak bete beharko ditu. Philips Stadiumera sartzeko ateetan ere segurtasun-kontrol bat egongo da, eta ziurtagiri hauetakoren bat eskatuko da:

- Txertaketaren Europako Ziurtagiria (COVID pasaportea)
- Gaixotasuna dagoeneko igaro dela ziurtatzen duen Europako berreskuratze-ziurtagiria.
- Eindhovenen inguruko hainbat puntutan PCR doan egiteko aukera ere badago: 

* Partida hasi baino 24 ordu eta 2 ordu tarteren artean egin behar da eta hitzordua esteka honetan hartu ahal izango da: https://www.testenvoortoegang.org/.

* PCR egiteko gertuen dauden osasun -zentroak: W. van Konijnenburglaan (Eindhovenetik 2 '4 km-ra) edo Aalsterweg (4' 8 km-ra).

Estadioko ateetan, App baten bidez erkatuko da (https://coronacheck.nl/en/scanner) aurkezten den ziurtagiria baliozkoa den ala ez. Aldez aurretik deskargatu eta partidara joan aurretik zuen ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatzea gomendatzen dizuegu, zelaira sartzean sarbide egokia eta arina izango duzuela bermatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!