BAZKIDEAK

El Sadarrerako sarrreren informazioa

Jada 22n El Sadarren (14:00etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dir eta gure bazkideentzat izango dira. Realak ordainpeko 215 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

- 65 sarrera (25 euroko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 50 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 44 sarrera lagun-taldeentzako.

- 56 sarrera klubaren babeslea den Halcon Bidaiak duen eskaintzarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera gaurtik abenduaren 13ra arte, biak barne, egin behar da. Epea 13an 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biak, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, 65 sarrerako kupoa gainditzen bada, abenduaren 13an zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean.

Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Halcon Bidaiak (eskaintza)

Halcon Bidaiak eskaintza interesgarria bihar martxan jarriko du gure zaleentzat. Pack honen barruan, bidaia autobusean eta partida ikusteko sarrerarekin (guztira, 50 euro). Bihar, ostegunean eta ostiralean eskeintza gure bazkideentzat izango da. Eskaintza honen informazio gehiago Halcon Bidaiak-en edozein bulegoetan aurkitu dezakezu. Aukera aprobetxatu eta taldea El Sadarren animatu ezazu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!