SONAKAY-REN GOLA

Erreala Olé

Vídeo

Milaka eta milaka realzale Sevillarako bidaia prestatzen ari ginen, pandemia zital bat gure bidean gurutzatu eta Guadalquivir ibaiaren ertzean dagoen hiri zoragarri horretaz gozatzea eragotzi zigunean. Haien kultura, auzoak, ohiturak eta tradizioak, gure artean beti dagoen kimika hori… duela urtebete baino gutxiago festa bermatuta zegoen.

Baina ez da posible izango. Gerorako utziko dugu. Eta oraingoz Sevillara bidaiatuko ez dugunez, zergatik ez dugu bere kulturaren zatitxo bat ekartzen? Horixe egin nahi izan dugu gure ereserkiaren bertsio original honekin. Sonakay talde gipuzkoarrak, flamenkoa eta euskara uztartzen dituen taldeak, magia egin du 'Txuri Urdin'-arekin.

Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute abestia, Axular Arizmendiren zuzendaritzapean. Hau da Andaluzia izeneko lurralde handi honi egin diogun omenalditxoa.

“Sonakay guztiekin”

Flamenkoa eta euskal musika uztartzeko duen talentuarekin, ijito sustraiak eta odol txuri urdina dituen talde ezagun honek zuntza ukitu digu berriz ere, adibidez, Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestia, Reale Arenan sarri entzuten den miraria, bertsioarekin egin zuen bezala. Orain gure piezarik preziatuenaren txanda izan da.

2018an 'Sonakay Denontzat' diskoarekin debuta egin ostean, flamenko gipuzkoarrak iaz itzuli ziren disko berriarekin besapean: 'Sonakay Guztiekin'. Izan ere, izenburua, ez gehiago ez gutxiago, album honetan aurkitzen dugunaren isla da, Sonakay bere proiektuan kolaboratzen duten 14 artista handiekin lotzen duen adiskidetasunaren eta artearen emaitza.

Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador, Iker Lauroba, Urko, Golden Apple Quartet, Omar Gonzalez, Jose de Pasaia eta Paco Suarez dira diskoa 'Sonakay Guztiekin' izatearen arrazoia. Esperientzia ahaztezina Sonakayrentzat, izan ere, Jonatan Camacho abeslariaren esanetan, "Izar-zerrenda honekin grabatu ahal izatea bizitzaren oparia izan baita".

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!