Atletismoa

Errepikatu eta debutatu

Realeko atletismo taldeak egun berezia biziko du bihar Anoetako belodromoan. Gizonezkoen taldea Donostiako pistan aurkeztuko da kluben arteko Euskadiko Kopan titulu berri bat lortzeko asmoarekin. Eta, lehen aldiz, emakumezkoetan txuri-urdinen ordezkaritza egongo da.
Atletismo eskolak bere fruituak ematen jarraitzen du, eta, oraingo honetan, Realeko neskek lehen zortzi euskal taldeen artean sailkatzea lortu dute. Horri esker, lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute. Aurkeztuko dugun emakumezkoen talde gazteko kide guztiak gipuzkoarrak izango dira.

Eta gipuzkoarrak ere izango dira belodromora faborito gisa iritsiko diren Realeko gizonezkoen taldeko atleta guztiak.
Hauek izango dira gure bi taldeak:
60 metro: Octavian Mihail Romanescu eta Itsaso Madariaga.
200 metro: Xabier Picabea eta Eider Peiren.
400 metro: Ibai Serrano eta Alba Rogado.
800 metro: Xabier Lizarrondo eta Nora Zubillaga.
1.500 metro: Álvaro Casado.
3.000 metro: Aitor Etxeberria eta Raquel Ullate.
60 metro hesiak: John Cabang eta Haizea Landa.
Altuera jauzia: Asier Corthay eta Anari Madariaga.
Luzera jauzia: Asier San Sebastián eta Uxue Apalategui.
Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal eta Udane Corcuera.
Pertika jauzia: Ander Martinez de Rituerto eta Getary González.
Pisu jaurtiketa: Gari Garmendia eta Inge Larzabal.
Gizonezkoen 4x200 metroko erreleboa: Xabier Picabea, Ibai Serrano, Oihan Trecet eta Andoni Calbano.
Emakumezkoen 4x200 metroko erreleboa: Daniela García, Eider Peiren, Haizea Landa eta Amaia del Valle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!