ZOZKETA ASTEAZKENEAN IZANGO DA, 13:00ETAN

Eskaeren behin betiko zerrenda

REALAK edukiera orokorreko 25.680 sarrera izango ditu Sevillako finalerako. 25.680 sarrera horien %85, hau da, 21.828 sarrera, bazkideei esleituko zaizkie, hurrengo banakatzearen arabera:

25 urte baino gehiago antzinatasuna duten bazkideak

Klikatu HEMEN zerrendan zaudela egiaztatzeko (bazkideak + 25 urte)

Alde batetik, 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten 6.797 bazkidek eskatu dute finalerako sarrera. Gogorarazi nahi dugu, bazkide hauek ez direla zozketan sartuko, zuzenean sarrera bat izateko eskubidea daukatela. Beraz, 6.797 sarrera zuzenean esleituko zaizkio 25 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideen kolektiboari.

25 urtetik beherako antzinatasuna duten bazkideak

Egin klik HEMEN zozketarako zerrendan zaudela egiaztatzeko (bazkideak - 25 años)

Ondorioz, bazkideei bideratutako 21.828 sarrera horiei, 6.797 sarrera kendu behar zaizkie, 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten eta sarrera eskatu duten bazkideei esleitu zaizkielako. Hori kontuan hartuta, REALAK 15.031 sarrera zozkatuko ditu, 25 urtetik beherako antzinatasuna duten bazkideen artean.

Eskaera guztiak, eskaera edo erreferentzia zenbaki batekin identifikatuak daude. Lehendabiziko erreferentzia zenbakia “1”-a da eta azkenekoa “11.238”-a. 25 urtetik beherako antzinatasuna duten bazkideek egindako eskaerak 11.238 izan dira. Eskaera egin duten, 25 urtetik beherako antzinatasuna duten, bazkide kopurua 22.134koa da, eta eskuragarri dagoen sarrera kopurua 15.031koa.

Azpimarratu nahi dugu, zozketan parte hartuko duen zenbakia eskaera edo erreferentzia zenbakia izango dela eta ez 

bazkidearen ID zenbakia.Gogorarazi nahi dugu, zozketa datorren asteazkenean izango dela, martxoaren 18an, 13:00etan. Zozketa notarioaren aurrean izango da eta gure kanal ofizialetan emango da zuzenean.

Sakatu HEMEN zozketarako zure zenbakia egiaztatzeko (sarrera eskatu ondoren jaso zenuen e-postan ere baduzu)

Oinarri arautzaileak (sakatu HEMEN)

Zozketa, asteazkenean 13:00etan

Gogorarazi nahi dugu, zozketa datorren asteazkenean izango dela, martxoaren 18an, 13:00etan. Zozketa notarioaren aurrean izango da eta gure kanal ofizialetan emango da zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!