Realak omenaldia egin zien atzo 2023-24 denboraldiaren amaieran baja izan ziren futbolariei. Ficoban ospatutako ekitaldi eder batean eta bere teknikari eta taldekideez inguraturik, harrobiko jokalari talde honek, bere familiekin batera, esker ona jaso zuen. Ekitaldian, gainera, Kukai dantza taldearen emanaldi polita izan zen.
 Ekitaldiaren amaieran, omenduen lankideek eman zizkieten kamisetak gure armarria defendatu zuten gazte horiei. Gazte horiek gure familia handiko kide izango dira beti.
 Ekitaldiak une humkigarria izan zuen. Mitxel Badiola, maiatzean hil zen Zubietako arduraduna, gogoratu zuten. Bere alargunak eta arrebak Mitxel gure lankidea hainbeste maite zuen Zubietako jende guztiaren maitasuna jaso zuten.
 Errekonozimenduko arratsalde zoragarri eta zirraragarria izan zen Zubietan egon ziren bitartean dena eman baina Realean pausoak ematen jarraitzeko zorterik izan ez zuten futbolarientzat.
 
 Hauek izan ziren omenduak:
 Emakumezkoen B taldea: Uxue Estrada.
 Emakumezkoen C taldea: Shalma Midje, Nahia Sarriegi, Malen Luis.
 Real C: Iker Galindo, Julen Zubelzu, Aitor Larrañaga, Asier Lazkano, Ivan Estrecha.
 Jubenila: Nicolas Chouza, Aner Echezarreta.
 Easo: Urko Muguerza.
 Euskal Ligako Kadetea: Alain Sudupe, Unax Vitoria.
 Kadete Txikia: Xanti Oyharçabal
 Infantila: Markel Martinez
 Teknikariak: Eider Barba, Unai Lataillade, Jose Luis Agirre.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin