Adrian Rocandio 400 metrotako Espainiako 23 urte azpiko txapelduna bilakatu da igande honetan Tarragonan. Realeko lasterkariak modalitateko finala menperatu zuen 46.90ko kronoarekin eta Juanjo Prado olinpiarraren Gipuzkoako errekorra eskura duela erakutsi zuen berriro ere. Final berean, Itoitz Rodriguezek zazpigarren postua lortu zuen.
Atleta txuri urdinarena izan zen taldearen domina bakarra, baina nabarmendu behar da filialeko Odei Jainagak (Eibar KE) xabalina 74,65 metrotaraino jaurti zuela nahiz eta ukondoa minduta eduki. Jaurtiketari esker bigarren postua eskuratu zuen.
Eneko Carrascalek, bestetik, bi finaletarako sarrera lortu zituen. Jauzi hirukoitzean laugarren postua lortu zuen, eta dominatik oso gertu egon zen 15,34 metroko saiakerarekin. Luzera-jauzian bosgarren postua lortu zuen 7,13 metroko jauziarekin.
Datorren astean, Granollersen, Espainiako 20 urte azpiko txapelketa jokatuko da.
Espainiako Master Txapelketa
Sagunton Espainiako Master Txapelketa ospatu zen. Bertan, Javi Bazo gure beteranoak bi sari eskuratu zituen M-35 kategorian. Larunbatean bigarren postua lortu zuen 400eko finalean eta igandean brontzea eraman zuen etxera 800etan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin