CULTURAL DE DURANGO 2 - 0 REAL SOCIEDAD C

Estreinako garratza

Real Sociedad C-k ezin izan du punturik eskuratu estreinako jardunaldian bi eta huts galdu eta gero Tabira Zelaian Cultural de Durangoren aurka.

Indartsu atera dira etxekoak partidara. Hori dela eta, 4. minuturako lortu du Unaik neurketako lehena. Minutuak aurrera joan diren heinean, Zubietakoak ondo kokatu eta aukerak sortzen hasi dira. Alkainen erremate bat eta Thiorren jaurtiketa bat izan dira txuri-urdinen garbienak.

Ondo ekin dute bigarren zatia Sergio Franciscoren mutilek. Berdiketaren bila joan dira eta gertu izan dute Martinez-Losa eta Celihuetaren agerraldiekin. Gipuzkoarren momentu onenean iritsi da bi eta hutsekoa. Praderak behin betiko markagailua ipini du falta bat sarera errematatu ondoren.

Denboraldiko lehen puntuak bilatuko ditu gure hirugarren taldeak hurrengo asteburuan. Somorrostro izango da bisitari Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Cultural de Durango: Andoni, Ibon, Aranda, Txapu, Jagoba, Ekaitz, Iparra (Javi, min. 76), Josu, Ekain, Unai (Pradera, min. 61), Guillermo.

Real Sociedad C: Agirre, Egiluz (Olasagasti, min. 70), Celihueta, Aranbarri, Calderon, Cárdenas, Aldasoro, Alkain, Auzmendi, Thior (Aranzabe, min. 65), Martinez-Losa (Veiga, min. 65).

Golak: 1-0: Unai, min. 4; 2-0: Pradera, min. 68.

Epailea: Barrio Salas. Txartel horia erakutsi die etxeko Ibon, Iparra, Ekain, Pradera eta Txapu, eta kanpoko Thiorri.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!