Realak Eusebio Sacristan lehen taldeko entrenatzailearen kontratua etetea erabaki du. Entitate gipuzkoarrak eskertu egin nahi dio Eusebio Sacristani bere ekarpen, profesionaltasun eta dedikazio osoa klubean egon den denboran eta, era berean, onena opa dio bere etorkizun profesional eta pertsonalerako
112 partida
Eusebio Sacristan 2015eko azaroan iritsi zen Realera eta ordutik hona 112 partida zuzendu ditu. Bere bigarren denboraldian Realean taldea seigarren postuan sailkatzea lortu zuen, Europa League txapelketa jokatzeko txartela lortuz.
Imanol Alguacil izango da lehen taldeko entrenatzaile denboraldi amaiera arte
Gaur arte Sanseko entrenatzaile izan den Imanol Alguacil izango da lehen taldea zuzenduko duena denboraldi amaiera arte. Alguacil, 46 urteko oriotarra, 2014ko azarotik zeraman Sanseren gidaritzapean. Futbolari bezala zazpi denboraldi egin zituen lehen taldean eta 131 partida ofizial jokatu zituen kamiseta txuri-urdinarekin.
Aitor Zulaika, gaur arte filialeko bigarren entrenatzailea, Sanse zuzenduko du denboraldi amaiera arte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin