Atletismoa

Euskadiko koparen bila

Realeko gizonezkoen atletismo taldea Euskadiko Koparen garaipenaren bila joango da Anoetako belodromora. Zortzi taldek parte hartzen dute, urtero, denboraldiko lehen titulua jokatzen den hitzordu horretan.  

Talde txuri-urdina faborito aterako da, azken urteetan nagusitasuna erakutsi duen txapelketa bat baita. Datorren larunbat arratsaldean, gainera, Donostiako instalazio horretan Reala ordezkatuko duten atleta guztiek euskal lizentzia dute, eta horietako batzuk klubaren eskolan prestatu dira.

Hau da titulua defendatuko duen taldea:

60 metro: Octavian Mihail Romanescu

200 metro: Asier Fernandez

400 metro: Ibai Serrano

800 metro: Itoitz Rodriguez

1.500 metro: Xabier Lizarrondo

3.000 metro: Alvaro Casado

60 metro hesiak: Igor Legarda

Luzera: Asier San Sebastian

Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal

Gorako jauzia: Asier Corthay

Pertika: Istar Dapena

Pisua: Odei Lopez

Lehiaketa ateak itxita egingo da, eta 16:00etan abiatuko da.


Argazkia: Borja de León

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!