KONTRATU AMAIERA

Ez du gurekin jarraituko

Vídeo

Realak Carlos Martinezi ezagutarazi dio ez duela klub txuri-urdinean jarraituko behin bere kontratua agortzen denean ekainaren 30ean. Entitate gipuzkoarrak eskertu egin nahi dio Carlosi gure klubean egondako hemezortzi urtetan zehar erakutsitako konpromezu eta profesionaltasuna eta, era berean, onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako. Jokalaria biharko 19:00etan agertuko da Anoetako prentsa aretoan. 

Duintasun eta urguilu txuri-urdinaren adibide

Carlos Martinez umea zela iritsi zen Realera. 13 besterik ez zituen Zubietan lehen aldiz oina ipini zuenean kadete txiki taldeko kide izateko. Han aldagela partekatzen hasi zen Zurutuza, Markel Bergara, Imanol Agirretxe, Mikel Gonzalez eta abarrekin. Bi urte kadetetan, hiru jubeniletan eta beste bi Sansen 07-08 denboraldia iritsi bitartean. Orduan Carlosek lehen taldera eman zuen jauzia, debuta Castellonen aurka eginez Anoetan Bigarren Mailako estreinaldian. Hortik hona, ibilbide aparta txuri-urdin bezala Reala bihotzean eramanez. Agur esaten digu lehen taldean 11 deboraldi egon eta 208 partida jokatu eta gero (oraindik besteren bat gehitu dezake), horietan guztietan duen dena emanez eta azken eguna balitz bezala esfortzua eginez. Eta zaleek eskertu egin diote jokaldi bakoitzean. Orain ibilbide berri bat hasiko du, baina familia txuri-urdinaren errespetu osoarekin doa. Eskerrik asko eta zorte on, Txarly.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!