Belar hockeya

Ez du taldea zuzentzen jarraituko

Vídeo

Realak eta Jorge Perezek euren bideak banandu dituzte. Bost urteko harreman arrakastatsuaren ondoren, belar-hockey sailak eta Jorge Perez entrenatzaileak ez dute elkarrekin jarraituko. Talde txuri-urdinak Kantabriako entrenatzailearekin zuen harremana ez luzatzea erabaki du ziklo hau bete ostean. Bosturteko horretan, saila nabarmen hazi da, staff tekniko osoak harrobiarekin (talde filiala eta eskola) egindako lanari esker. Horri esker, gero eta jokalari gazte gehiago daude lehen taldean.

Bost urte horietan, 2018an lortutako liga eta 2019an Eurohockey Club Cupeko txapeldunordetza izan dira belaunaldi aldaketa zail eta, aldi berean, harrobiko talde batentzat hain suspergarria izan den talde baten unerik distiratsuenak.

Teknikariak esker oneko mezua bidali nahi izan dio Realeko familia osoari. Jorge Perezentzat, "pribilegioa izan da klub honetako kide izatea eta urte hauetan nire laguntzaileekin eta jokalariekin partekatzea, klubeko partaide sentiarazi naute eta hori niretzat geratzen da. Jokalari gazteak hazten ikustea da kirolak duen gauzarik politena. Europako liga eta txapeldunordetza bihotzean izango ditut beti".

Orain, mailari eusteko sufritu duen bi denboraldi zailen ostean, ziklo aldaketa dator aulkian. Realak eskerrak eman nahi dizkio Jorge Perezi klubean egondako bost urte hauetan egindako lanagatik, konpromisoagatik eta ahaleginagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Laster jakinaraziko da taldearen organigrama tekniko berria.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!