IKUSI GUREKIN

Familia osoarentzat streaming-a

Larunbatean final historikoa eta ezberdina biziko dugu. Elkarrekin ez egoteak ez du esan nahi gure emozioak partekatu ezin ditugunik. Distantzian elkarrekin hunkitzeko moduetako bat 'Ikusi Gurekin' saio berezia izango da, gure kanal ofizialetan (youtube, twitch eta facebook) 19:30etik aurrera zuzenean emango duguna.

'Ikusi Gurekin' saio bereziak talde ezin hobea izango du gaur gauean zurekin egoteko. Xabi Perez eta Nerea Zusberro kazetarien gidaritzapean, Iraia Iparragirre, Carlos Martinez eta Gorka Otxoa (aktorea), bezalako realzaleek tarte dibertigarri bat pasaraziko digute, interes handieneko bi eszenatokietatik: Reale Arena eta, jakina, La Cartuja.

Sonakay, elkarrizketak, bideo-deiak, lehiaketak eta sorpresa ugari

Finalean gertatzen den guztia beste ikuspegi batetik kontatuko dizugu. Baina, batez ere, familiarteko programa parte-hartzailea eman nahi dizugu. Lehiaketak, jolasak, opari asko, bideo-deiak, iritziak eta argazkiak etxetik… finaleko protagonistekin eta munduko edozein txokotatik. Lau ordu baino gehiagoko eduki interaktiboa eta esklusiboa zuretzat.

Eskerrik asko marka laguntzaileei!

'Ikusi Gurekin' emanaldia, bertan parte hartuko duten pertsona ugariei eta partida ikusten duzuen bitartean gurekin zaudeten familia guztiei esker izango da posible. Eta, jakina, baita ideia honetan parte hartu duten marka guztiei ere. Hauek beren aletxoa gehituko baitute, gure zaleek nerbio-gau batean ondo pasatzeko aukera izan dezaten.

Gure esker ona Sodebo, Hika Txakolindegia, Urkabe, Burgués, Montte, BM Supermerkatua, Anoray Gourmet, Futbol Emotion, IBK Bike, VASA Volkswagen, LG Electronics, NH Hoteles, Mifarma, Autocares Aizpurua, Reale Seguros, Kutxabank, Macron, Keler eta RS Shop-i. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!