MALAGA CF 0-1 REAL SOCIEDAD

Final zortzirenetara

Vídeo

Realak espedientea bete du eta Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du, gaur gauean Malaga huts eta bat mendean hartuta. Bigarren zatiko estrategia gol batek hurrengo kanporaketarako txartela eman die txuri-urdinei.

Partida Malagako jokalarientzako aukera polit batekin hasi da, baloia egurrean jo eta gero. Gipuzkoarrek kalitate handiagoa erakutsi dute eta abagune argiak sortzen hasi dira. Oyarzabalek, birritan, gertu izan du Imanolen taldea aurreratzeko, baina ez du asmatu atezainaren aurrean.
Bigarren zatian, baloi geldiko jokaldi batean, Einarrek baloia bere atean sartu du Merinoren errematea desbideratzen saiatuta. Abantailarekin Realak ondo eraman du norgehiagoka eta nahiz eta markagaiua handitzerik ez izan, Aurrera egin du Errege Kopan.

Fitxa teknikoa:

Malaga CF: Carlos López, Gabilondo, Murillo (Dani, min.53), Moussa, Einar, Víctor, Sangalli (kap)(Molina, min.79), Juanpe, Ochoa (Larrubia, min.65), Cordero (Kevin, min.53) eta Roberto.

Real Sociedad: Marrero, Odriozola (Aritz, min.79), Zubeldia, Le Normand, Aihen (Tierney, min.79), Zubimendi (Turrientes, min.46), Merino, Brais, Zakharyan (Carlos Fernández, min.46), Barrene (Magunazelaia, min.73) eta Oyarzabal (kap).

Gola: 0-1: Einar (b.a.), min.49.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horiak etxeko Juanpe eta Moussarentzat eta Aihen eta Carlos Fernández kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!