CD ELDENSE 1-2 REAL SOCIEDAD

Final zortzirenetara

Realak Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du, partidako azken minutuan CD Eldense mendean hartuta. Ez da futbol oneko partida izan eta aukera gutxi egon dira, baina txuri-urdinek txapelketan aurrera egiteko helburua lortu dute.

Lehen zatian Guedes izan da erasoko jokaldien protagonista. Portugaldarraren jaurtiketak, hori bai, ondo uxatu ditu etxeko atezainak. Reala baloiaren jabe izan da, baina argitasuna falta izan zaio. Atsedenaldiaren aurretik, partidako aukera argienean, Zakharyanek ez du asmatu baloi argia sarera bultzatzen.
Bigarren zatian, amaieratik gutxira, Sučićek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina ondorengo minutuan, hurrengo jokaldian, Eldakoek lehia berdindu dute. Norgehiagoka luzapenera zihoala zirudienean, partidaren azken minutuan, Marinek baloia loratu du atezainaren gainetik eta final-zortzirenetarako txartela eman die txuri-urdinei.

Fitxa teknikoa:

CD Eldense: Valencia, Serra, Smand, Gaixas (Núñez, min.87), Borja (Dioni, min.82), Boston (Bellari, min.46), Quintanilla (Bustillo, min.46), Quintana (cap), Macho, Ibarrondo eta Ruiz (Clemente, min.55).

Real Sociedad: Marrero, Aramburu, Zubeldia (cap), Martín, Aihen (Sergio Gómez, min.74), Gorrotxa, Soler (Astiazaran, min.85), Brais Méndez (Sučić, min.74), Zakharyan (Karrika, min.66), Take (Marín, min.85) eta Guedes.

Golak: 0-1: Sučić, min.79. 1-1: Quintana, min.81. 1-2: Marín, min.96.

Epailea: Francisco José Hernández. Txartel horiak etxeko Quintanilla, Ruiz eta Smandentzat eta Zakharyan eta Astiazaran kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!