Realeko gizonezkoen atletismo taldeak larunbat honetan Villafranca de los Barrosen (Extremadura) parte hartuko du, Ohorezko Mailako kluben ligako bigarren jardunaldian.
Denboraldiko lehen hitzorduan bigarren postua lortu ondoren, talde txuri-urdinak klub zailen aurka neurtuko ditu indarrak bigarren jardunaldi honetan: FC Barcelona, Cueva de Nerja eta CAPEX. Lehen edo bigarren postu batek titulua lortzeko finalerako sailkapena emango lioke Realari. Hori da helburua.
Hori lortzeko, talde gipuzkoarrak honako talde hau izango du:
100 metro: Andoni Calbano eta Yeray Veroniz
200 metro: Alberto Muñoz eta Joseba Larrauri
400 metro: ibai Serrano eta Asier Fernández
800 metro: David De Blas eta Itoitz Rodríguez
1.500 metro: Jorge Torre eta David Lorenzo
3.000 metro: Pablo Quijada eta David De Blas
110 metro hesiak: John Cabang eta Alex Balaguer
400 metro hesiak: Iñigo Rodríguez eta Nacho Sáez
3.000 metro oztopo: Moha Bakkali eta Llorenç Esteve
5.000 metro martxa: Mario Sillero eta Hodei Caballero
Pisu jaurtiketa: Dani Pardo eta Gari Garmendia
Xabalina jaurtiketa: Evgeny Zoteev eta Gari Garmendia
Disko jaurtiketa: Filipe Fernandes eta Dani Pardo
Mailu jaurtiketa: Aitor Urkia eta Servando Rivas
Luzera jauzia: Eneko Carrascal eta Alex Agiriano
Jauzi hirukoitza: Asier San Sebastián eta Eneko Carrascal
Pertika jauzia: Istar Dapena eta Iñigo Ugena
Altuera jauzia: Asier Corthay eta Danel Perez
4x100: Alberto Muñoz, Joseba Larrauri, Yeray Veroniz eta Andoni Calbano
4x400: Nacho Sáez, Itoitz Rodríguez, Ibai Serrano eta Asier Fernández