Sanse Complutense 0-2 Real Sociedad

Finalerdietara!

Reala Erreginaren Kopako finalerdietarako sailkatu da gaur Madrilgo Club de Campon. Txuri-urdinek 0-2 irabazi diote Sanse Complutenseri. Donostiarrak madrildarrak baino gehiago izan dira, batez ere azken bi laurdenetan.

Sanse Complutense hobeto finkatuta hasi da neurketan, baina Ivan Lorenteren gidaritzapean zeudenak askatuz joan dira partidaren pisua hartzen hasteko. Ez da aukerarik izan lehen bi laurdenetan, gipuzkoarren penalti korner bat izan ezik.

Hirugarren laurdenean Realak azeleragailua zapaldu du eta bi minutu barru neurketa konpondu du. Giuliana Ruggierik Maider Altunaren jaurtiketa aprobetxatu du baloia sare barrura bidali eta lehenengoa egiteko. Hurrengo jokaldian, penalti korner batean, Lucia Casadok aldea handitu du jaurtiketa indartsu batekin. Txuri-urdinek markagailuko alde hori amaierara arte mantentzea lortu dute, baita finalerdietarako txartela lortzea ere.

Helburua beteta dago. Orain ametsetan jarraitu behar dugu. Finalerdia bihar izango da, 11:00etan, Junior FC eta Club de Camporen arteko partiduko irabazlearen aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!