Realeko atletismo taldeak garaipen handia lortu zuen larunbatean Bartzelonan Ohorezko Mailako kluben ligako bigarren jardunaldian. Hilabete barru La Nucian finala jokatuko du. Talde txuri-urdina, lortutako bi garaipenei esker, zortzi punturekin iritsiko da finalera, eta helburua hirugarren postua lortzea izango da.
Bartzelonan, hamar garaipen lortu zituen taldeak: Javier Mariscal 200ean (21.45), Adrian Rocandio 400ean (47.31), David de Blas 800ean (1:51.50), Jorge Torre 1.500ean (3:53.13), Llorenç Esteve 3.000 oztopoetan (8:48.59), Istar Dapena pertikan (5,20 metro), Eneko Carrascal jauzi hirukoitzean (15,08 metro), Aitor Urkia mailu jaurtiketan (63,90), Odei Jainaga xabalinan (67,59) eta 4x400 erreleboa (3:12.43).
Gainera, Igor Legardak, Javier Colomok eta Iñigo Uribarrenek, azken urteetan sailarentzat oso garrantzitsuak izan diren atletak, agurtu zituen taldeak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin