Toulouse FC 1-2 Sanse

Garaipen handia hasteko

Vídeo

Sansek garaipena lortu du Tarbesen denboraldi-aurreko lehen lagunartekoan. Talde frantziarrak lehen minutuetan abagunerik onenak izan dituen arren, txuri-urdinak markagailuan aurreratu dira kontraeraso handi batekin eta Karrikabururen errematearekin Martinen paseari esker. Sanse eroso azaldu da eta Toulouseren erasoak geldiarazi ditu, are gehiago, bigarren gola gertu izan du Karrikaburuk egindako jaurtiketa batekin eta Martinen jaurtiketa gurutzatu batekin. Ordu erdira Zubiaurrek geldiketa bikaina egin dio Antisteri eta berdinketa saihestu du.

Xabi Alonsok ia talde osoa aldatu du bigarren zatian, Pokorny izan ezik. Hasiera ezin hobea izan da gipuzkoarrentzat, Martonek sareetara bidali du Lobeteren erdiraketa bat. Ortegak eta zutoinak, Adliren jaurtiketa baten ostean, Toulousek aldea murriztea saihestu dute. Hamar minuturen faltan Skyttäk sartu du frantziarrentzat lehen gola, jaurtiketa gurutzatu batekin. Sansek ondo eutsi dio markagailuari eta denboraldi-aurreko lehen lagunarteko honetan garaipena lortu du. 

Fitxa teknikoa:

Toulouse FC: Dupe, Amian, Rouault, Diakite, Diarra, Sylla, Bangre, Spierings, Vd Boomen, Healey, Antiste. También han jugado Sanna, Mvoué, Sidibé, Rapnouil, Kasongo, Serber, Ngoumou, Skyttä, Adli.

Sanse: Zubiaurre, Sola, Ezkurdia, Blanco, Cantero, Pokorny, Martin, Magunazelaia, Karrikaburu, Lopez (kap), Djouahra. También han jugado Ortega, Carbonell, Arambarri, Aldasoro, Alkain, Marton, Martínez Losa, Lobete, Zoilo, Gorrotxategi, Garrido eta Rodriguez.

Golak: 0-1: Karrikaburu, min. 17; 0-2: Marton, min. 48; 1-2: Skyttä, min. 79.

Epailea: Stinat. Txartel horia erakutsi die etxeko Adliri eta kanpoko Cantero eta Gorrotxategiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!