Realeko gizonezkoen atletismo sailak pista estaliko Euskadiko Kopan parte hartuko du larunbat arratsaldean. Urtero Anoetako belodromoan izaten den txapelketa honetan Euskadiko zortzi talde hoberenak elkartzen dira. Talde txuri urdina izango da garaipena lortzeko faborito nagusia.
Txapelketa hau Errege Kopa jokatu baino aste bete lehenago izango da. Beraz, aukera ona da Realeko atletentzat sentsazio positiboak bilatzeko garrantzia handia duen ekitaldia iritsi aurretik.
Realak talde hau aurkeztuko du larunbatean:
60 metro: Octavian Mihail Romanescu
200 metro: Xabier Picabea
400 metro: Adrián Rocandio
800 metro: Itoitz Rodríguez
1.500 metro: Martín Hernández
3.000 metro: Aitor Etxeberria
60 metro hesiak: Javier Colomo
Luzera jauzia: Asier San Sebastián
Jauzi hirukoitza: Iñigo Uribarren
Altura jauzia: Carlos Cid
Pertika jauzia: Istar Dapena
Pisu jaurtiketa: Odei López
4x200 erreleboa: Xabier Picabea, Javier Colomo, Iñigo Rocandio eta Adrián Rocandio
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin