‘CONDE DE LOS ANDES’ UPATEGIRA BISITA

Gastronomia eta ardoak RS Enpresarekin

Duela egun batzuk RS Enpresen denboraldiko beste ekitaldi entretenigarrienetako bat egin zen. Realeko berrogeita hamar bat kolaboratzailek parte hartu zuten Grupo Murieleko ‘Conde de los Andes’ upategira antolatutako bisitan, txuri urdin babeslea eta gure Hospitality eremuko hornitzailea dena.

Bixio Gorriz eta Javier Elola futbolari ohiek lagunduta, RS Enpresaren familia Errioxako Ollauri herrira joan zen gastronomiaz gozatzeko eta upategi ikusgarri honetako ardorik onenak dastatzeko. Egun horretan, elkartzen diren guztietan bezala, giro ona nagusitu zen eta gure marken arteko sinergiak sustatu zituen.

RS Enpresaren marka hauek bertaratu ziren: Elektra S.A., Parke Teconologico Miramon, Kutxabank, Termas La Perla, LAE Taldea, San Martin Merkatua, Garbilabel, Mugape SL, Faka Energía, Ezketa, Ocisa, Canon Gipuzkoa, Autocares Aizpurua, Autoescuela Intensivo, Vallina, IBK Bike, Zutabe, Bostnan, Fueltruck eta Logikaline.









Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!