Ez da zalerik egongo harmailetan, baina Reala ez da bakarrik egongo Sevillan. Jasotzen ari diren eta Sevillara joango diren gure zaleek idatzitako mezu ugariez gain, Gipuzkoa eta bere herriak Sevillan ere ordezkatuta egongo dira, partidaren aurreko orduetan taldeak bere jende guztia hurbil senti dezan.
Aste honetan zehar, Realaren autobus ofiziala gure lurraldeko herrietatik ibiliko da herri bakoitzeko bandera jasotzeko eta Sevillara joateko, partidaren aurreko orduetan taldeari 'laguntzeko'. Ibilbidea gaur hasi da Irunen eta Gipuzkoan zehar zabalduko da ostirala arte. Egun horretan itxiko da ibilbidea Donostiako Udalera eta Gipuzkoako Foru Aldundira egingo diren bisitekin.
Reala Gipuzkoa da eta bertako txoko guztiak, eta elkarrekin egon nahi dugu, modu sinbolikoan bada ere, apirilaren 3ko finalean.
Hitzartutako klubak
Reala Reala bada, neurri handi batean, hitzartutako klubei esker da. Egindako lan bikaina eskertzeko, klubarekin lotura duten 89 klubei finala ospatzeko bandera emango zaie. Gipuzkoa, hitzartutako klubak… denok osatzen dugu familia txuri urdin handia eta elkarrekin bizi nahi dugu final handi hau.
 
     
                    
                 
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             
                                             Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin