Dagoeneko eskuragarri dago 24-25 denboraldiko bigarren ekipazioa, zeinarekin omenaldi bikoitza egin nahi izan den. Kamiseta urre kolorekoa da, gure hondartzetako harea bezalakoa, milaka gipuzkoarrentzat futbola hondartzan sortzen baita. Urrezko tonalitateen atzean beste elementu nabarmenetako bat ikusten da: Reale Arenako sinbolo bisualetako bat diren zertxa ezagunak. Etxetik kanpo jokatzen dutenean, gure taldeek gure lurrari eta gure etxeari keinu egingo diete ekipazioarekin. Gaurtik dago salgai, bai estadioko eta Donostiako erdiguneko dendetan, bai online dendan.
Ezaugarriak
Bisitari gisa jokatzeko ekipazioak urre kolorea eta beltza dotore konbinatzen ditu, irudi finekin konbinatuta. Lepoa, biribila dena, eta mahukak efektu lausoko marra beltz finekin apainduta ditu. Kamisetak urre koloreko banda horizontalak ditu, batzuk tonu distiratsuekin, eta beste batzuk tonu mateekin. Tonu bat beste baten gainean tindatutako bereizgarri grafikoek spray efektua duen irudi bat sortzen dute, gure etxe maitearen estalki ospetsua irudikatuta.
Lepoaren barruko etiketak ere bi zati ditu: bata urdina gure armarriarekin, eta bestea zuria Macronen Heroiarekin eta “Designed in Bologna” claimarekin, zeinak jantzia Macron Campusean sortu, diseinatu eta ekoitzi dela ziurtatzen duen. Kamisetaren beheko aldean, zinta beltz pertsonalizatu batek kamiseta osoa inguratzen du, eta zinta horretan “RS” siglak tonu bat beste baten gainean agertzen dira, klubaren armarria tartekatuta dituztela. Lepoaren atzean ikurrina agertzen da.
Praka motza saskibaloian erabiltzen den prakan inspiratuta dago. Bi bertsio daude eskuragarri: beltza urre koloreko apaingarriekin eta urre kolorekoa apaingarri beltzekin. Galtzerdiak urre kolorekoak dira, eta goiko aldea beltza dute. Lerro beltz horizontal batzuk ere badituzte, galtzerdiaren beheko aldean finagoak direnak.
Etxeko partidetarako kamiseta bezala, bisitari gisa jokatzeko ekipazio berria Eco Fabricekin egina dago. Plastiko birziklatutik eratorritako poliesterrezko material bat da; beraz, horrek berresten du klubak eta bere bazkide teknikoak iraunkortasun eta ingurumenarekiko duten konpromisoa.








