ATLÉTICO DE MADRID C 0-2 REAL SOCIEDAD B

Hasiera ezinhobea

Denboraldiko lehen partidan, gure bigarren taldeak 0-2 irabazi dio Atlético de Madrid C taldeari. Txuri-urdinek jokoaren pisua eraman dute lehen zatian zehar, hainbat gol aukera sortuz. 

Bigarren zatiaren hasieran, ordea, markagailuan aurretik jartzea lortu dute Sarriegiren golari esker. Defentsan egindako presio bikain baten ondoren iritsi da goleko jokaldia. Berdintasuna nagusi izan da norgehiagokako azken txanpara arte, baina azken ordu-laurdenean madrildarrek markagailua berdintzeko aukera garbiak izan dituzte. Berdinketak gertu zirudien arren, norgehiagoka amaitzear zegoelarik, txuri-urdinek bigarrena egitea lortu dute Olaetxearen jaurtiketa bati esker.

Gorka Álvarezen jokalariek hasiera ezinhobea eman diote ligari joko-maila handia erakutsiz. Datorren asteburuan aldiz, Real Madrid CF izango dute aurkari Zubietan jokatuko duten lehen partidan.

Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!