Hasi da denboraldia gure harrobiarentzat. Sansek bihar emango dio hasiera ilusioz betetako denboraldiari Burgos C.F.-ren aurka etxean debutatuz. Aurretik, kurtso oso bat lehiatzeko eta dena emateko. Taldeak aire freskoa du: entrenatzaile berria, jokalari berriak, baina betiko gogo eta helburu berak, lehen taldea jokalariz elikatzea eta ahalik eta postu onenean amaitzea. Bihar hasten da guztia. Gainera, taldea etxean ezaguna den Carlos Martinezekin elkartuko da. Aupa Sanse!
Partida Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatuko da eta zuzenean ikusteko aukera emango da Real Sociedad TV-ren bidez.
3. MAILA: Real C - Portugalete (Igandea, 19:30)
3. MAILA: Real C - Portugalete (Igandea, 19:30)
Gure hirugarren taldeak ere hasiera emango dio denboraldiari Hirugarren Mailan. Txuri-urdinek Portugaleteren bisita jasoko dute Zubietan, kategoriako talde indartsuetako bat. Gipuzkoarrek lehiaketa eskuin oinarekin hastea dute helburu. Borrokaz, anbizioz, eta haziera kolektibo eta pertsonalez beteriko urtea aurretik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin