Realeko hiru atletek parte hartu zuten asteburuan Antequerako pista estalian jokatu zen 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan: Tessy Ebosele (200), Ibai Serrano (400) eta Ander Martinez de Rituerto (pertika jauzia).
Bi brontzezko domina eta bosgarren postu bat lortu genituen.
Larunbatean, Tessy Eboselek, berarentzat oso ohikoa ez den proba batean, hirugarren postua lortu zuen. 24.43 izan zen jauzilariaren denbora 200 metrotako finalean. Eta horrek Euskadiko 20 urtez azpiko marka hausteko balio izan zion. Igandean, Ibai Serranok ere hirugarren postua eskuratu zuen, kasu honetan 400 metrotako finalean. 47.87ko denborarekin, Euskadiko 20 urtez azpiko errekorra hautsi zuen. Martinez de Rituertok bosgarren bukatu zuen pertikan (4,55 metro), podiumetik hamar zentimetrora.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin