Liga hasiera hemen da. Europako Txapelduordeek CH Sardinero jasoko dute larunbatean Bera Beran ligako estreinaldian. Lehen itzulia ziztu bizian pasako da, partida guztiak azaro eta abenduan jokatuko baitira eta, horien arabera, urte amaieran Terrassan jokatuko den Erreginaren Koparako txartelak banatuko dira.
Realak talde gaztea du aurten, inoiz baino gehiago. Gure filialetatik igo diren hainbat jokalari izango dira lehen taldean, horrek dakarren esperientzia falta eta zailtasunarekin. Hala ere, Jorge Perezen taldea irailetik dabil lanean liga hasiera honetara behar bezala iristeko. Larunbatean ikusiko dugu Bera Beran.
Omenaldia jokalari ohiei
Larunbateko partidaren atarian omenaldia egingo zaie uda honetan Realeko lehen eta bigarren taldeko jokalari izateari utzi diotenei. Modu polita izango da klubean izan diren guztietan erakutsitako dedikazioa eskertzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin