MARTXOAREN 31TIK APRILAREN 1ERA

Jarrai ezazu Nazioarteko Txapelketa zuzenean!


U17 MAILA (ZUZENEAN)

Larunbata:

Goiza

Arratsaldea

Igandea

U13 MAILA (ZUZENEAN)

Larunbata:

Goiza

Arratsaldea

Igandea


Hemen da Realaren Nazioarteko XXXVIII. Txapelketa, Zubietako urteko ekitaldi handienetako bat, hasteko. Martxoaren 30etik apirilaren 1era klub garrantzitsuenetako batzuk Zubietan bilduko dira txapelketa ospetsu hau jokatzeko.

Realeko bi taldek parte hartuko dute eta bi kategorietan lehiatuko dira, 17 urtez azpikoak eta 13 urtez azpikoak. Txapelketa larunbatean, hilak 30, hasiko da eta asteburuan zehar multzoen faseak ospatuko dira.

Real Madrid, AS Roma, Celta de Vigo, UD Las Palmas eta CA Osasuna bezalako klubez gain, Realarekin hitzartutako bi klubek ere parte hartuko dute txapelketan; izan ere, Billabonak eta Valvanerak aurreko faseko azken jardunaldian lortu zuten txartela, Gipuzkoan urtarriletik jokatu eta orain dela egun batzuk Zubietan amaitu zena.

Ohi bezala, Realeko abonatuek eta RS Fan-ek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne.

U17 Egutegia

U13 Egutegia


Zuzeneko partidak eta emaitzak

Real Sociedad TVk Youtubeko bere kanaletik zuzenean eskainiko ditu larunbatean eta igandean jokatuko diren multzoen faseko partida guztiak. Halaber, asteleheneko bi finalak RSTVk emango ditu.

Txapelketan zehar, sare sozialetan argitaratuko ditugu txapelketaren emaitza guztiak. Egunaren amaieran, partiden emaitzak eta egutegia kontsultatu ahal izango dira webgune ofizialean.

Zubietara sartzeko gomendioak

Zubietan egiten ari diren hobekuntza-obrek, zehazki z7ari eta haren inguruneari eragiten diotenek, emakumeen futbolerako Izan eraikina eraikitzeak, instalazio txuri-urdinetarako sarbidea baldintzatuko du.

Horrela, Nazioarteko Txapelketa ikustera joaten diren ibilgailu guztiek esparrutik kanpo aparkatu beharko dute. z7ra sartzeko bidea (aldapa) ibilgailuak aparkatzeko egokituko da. Zubietako beheko sarrera oinez sartzeko bakarrik egokituko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!